Izena eman

Sarrera librea

ES EU

Irailak 22, asteartea

12:00 – 14:00

Tailerra – Burokrazia AA-rekin automatizatu: proiektu eta taldeen kudeaketa

Itzuli
Izena eman hemen
Izen-ematea zabalik
Emakumeentzat soilik

AAren esku utzi zure baliabideak kontsumitzen dituzten zeregin burokratikoak, planifikaziokoak eta eguneroko koordinaziokoak.

Sarrera: Aldez aurretik izena emanda
Edukiera: Gehienez 20 pertsona
Iraupena: 120 minutu.
Gunea: Tailerrak
Tailer-arduraduna: Leire Legarreta · We Are Clickers

Tailerra

Teknologia sormenerako denbora askatzeko aliatu handi bihur daiteke. Saio honen helburua ez da pentsamentu sortzailea ordezkatzea, baizik eta AAren esku uztea zure baliabideak kontsumitzen dituzten zeregin burokratikoak, planifikaziokoak eta eguneroko koordinaziokoak, zure energia benetan balioa ematen duen horretara bidera dezazun: pentsatu eta sortzera. 

Ohar garrantzitsua. Gune hau kudeaketa prozesuen optimizazioan eta administrazioko lan fluxuetan oinarritzen da soilik. Ez da landuko eduki artistikoen edo ikusizko edukien AA sortzailea.

Metodologia

1. Zatia. Begirada kritikoa: AAren aurrean egungo arau-esparrua, jabetza intelektuala, inplikazio etikoak eta genero-ikuspegia aztertuko ditugu.

2. Zatia. Espazio praktikoa: Proiektuak antolatzeko, zeregin errepikakorrak eskuordetzeko eta zure taldeen lan-fluxuak planifikatzeko AAko tresna bat konfiguratzeko ikaskuntza praktikoa.

Zer ikasiko duzu tailer honetan?

AAren aurrean legeak ezartzen dituen mugak eta egile-eskubideak argi ulertzea.

Proiektuak kudeatzeko lan-fluxu automatizatuen konfigurazioa. 

Zereginak laguntzaile birtualen bidez planifikatzeko eta esleitzeko teknikak. 

Egunerokoan teknologia modu kontziente eta seguruan erabiltzeko irizpide etikoak.

Parte hartzeko beharrezko materialak

Ordenagailu eramangarria eta kargagailua.
Aldez aurretik, Clauden kontu bat sortu behar da.

Izena eman hemen

Parte-hartzaileak

  • Leire Legarreta We Are Clickers
    Gehiago jakin

    Leire Legarreta matematikaria eta ekintzaile teknologikoa da, baita We Are Clickers-en sortzaile eta burua, non adimen artifizialeko soluzio praktikoak garatzen dituen erakundeentzat.

    Teknologia demokratizatzea du helburu, eta enpresei eta profesionalei AA modu erabilgarri eta errealistan nola aplikatzen ulertzen laguntzen die, prozesuak eraldatzeko eta produktibitatea irabazteko. Enpresa-lana dibulgazioarekin eta trebakuntzarekin uztartzen du, teknologia ekosistema profesionalera hurbilduz, benetako erabilera-kasuetan oinarrituta.

    We Are Clickers

Harpidetza-orria