Izena eman

Sarrera librea

ES EU

Guneak

  • Solasaldiak
  • Tailerrak
  • Erakustaldiak
  • Podcast gunea
  • Kontziliazioa
  • Topagunea

Solasaldiak

Jardunean dauden profesionalekin eta sortzaileekin elkarrizketa irekiak, esperientziak, ikaskuntzak eta ekosistema kultural eta sortzailearen erronkak partekatzeko.

Hainbat mahai-ingururen bidez, sorkuntza, kultura-kudeaketa, finantzaketa, diziplinen arteko lankidetza, berrikuntza, zaintzak, elkarteak edo komunitatea eraikitzeko modu berriak landuko ditugu.

Erantzun itxiak eskaini baino, hausnarketa sortzea, tresnak partekatzea eta sektorearen orainari eta etorkizunari buruzko ikuspegi berriak zabaltzea dugu helburu.

Publiko guztiari irekia kupoa bete arte 

Tailerrak

Parte-hartzaileek beren proiektuetan zuzenean gehitu ditzaketen tresna zehatzak eskaintzeko diseinatutako saio praktikoak.

Tailerrek hainbat gai landuko dituzte, hala nola komunikazioa, proiektuen kudeaketari aplikatutako adimen artifiziala, finantzaketa, negoziazioa, zabalpena, jasangarritasun ekonomikoa, garapen profesionala edo lan-ongizatea.

Espazio txikiak dira, eginez ikasteko, esperientziak partekatzeko eta zalantzak argitzeko, ikuspegi praktiko batetik.

Emakumeentzat soilik · Sarrera: Aldez aurretik izena ematen

Erakustaldiak

Prozesu sortzaileen erakustaldiak

Jardunaldietan, hainbat diziplinatako profesionalek zuzenean garatuko dute beren sormen-prozesuaren zati bat, sorkuntza baten atzean dauden lana, erabakiak, tresnak eta teknikak publikoari hurbiltzeko.

Erakustaldi hauek gainerako programazioarekin batera egingo dira, horrela, bertaratutakoak hurbildu, prozesua behatu, sortzaileekin hitz egin eta beranduago itzuli ahal izango dira, beren lana nola garatzen den ikusteko.

 

Elkarlanerako aktibazioak

Aktibazio hauek gelditzea, prozesuak partekatzea eta sorkuntza kolektibotik loturak sortzea proposatzen dute. Kultura-elkarte, -kolektibo eta -proiektuekin batera garatuko dira, eta hainbat orduz egongo dira martxan, pertsona bakoitzak nahi duenean hurbildu, parte hartu eta alde egin dezan.


Amaierako erakustaldiak

Jardunaldi bakoitzaren amaieran, proposamen artistiko bat eskainiko da, publikoari gaur egungo sorkuntza-forma desberdinak hurbiltzeko.

Beren praktika hainbat lengoaia eta diziplinatatik garatzen duten sortzaileen lana deskubritzeko gonbidapena. 

 

Publiko guztiari irekiak

 

Podcast gunea

Gainerako programazioarekin batera egingo diren elkarrizketa irekiak.

Hurbiltzeko, ahots berriak entzuteko, proiektuak ezagutzeko eta kultura- zein sormen-ekosistema eraldatzen ari diren emakumeen ibilbideak bertatik ezagutzeko gunea.

Publiko guztiari irekia 

Kontziliazioa

Zaintzak kanpoan geratzeko arrazoia ez izatea nahi dugu. Horregatik, BESEKek kontziliazio-gune bat izango du, haurrentzako jarduerekin eta edoskitze eremu batekin, emakume gehiagok jardunaldietan baldintza beretan parte hartzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten.

Haurtzaindegi-zerbitzu bat baino gehiago, gune honek proposamen sortzaileak izango ditu, txikienek ere esperimentatu, sortu eta gozatu ahal izateko.

 

Aldez aurretik izena eman

Topagunea

Mentoretzak

 

20 edo 30 minututako banakako topaketak jardunean dauden profesionalekin.

Finantzaketari, ekoizpenari, nazioartekotzeari, jabetza intelektualari, publikoen garapenari, proiektuen kudeaketari eta funtsezko beste eremu batzuei buruzko banakako orientazioa jasotzeko aukera.

Eskaera egitean, kontsultaren arrazoia adierazi beharko da aldez aurretik, mentoretza bakoitza emankorra izan eta parte-hartzaile bakoitzaren behar zehatzei egokitu dadin.

 

Lan gunea

Jardunaldietan zehar lan egiteko, bilera informalak izateko, ideiak trukatzeko eta beste profesional batzuk ezagutzeko gune irekia. BESEKetik haratago jarraituko duten konexioak bultzatzeko pentsatutako lekua.

 

Emakumeentzat soilik · Aldez aurretik izena eman

Harpidetza-orria