Izena eman

Sarrera librea

ES EU

Irailak 22, asteartea

11:00 – 13:00

Erakustaldia – Laborategi Bideografikoa · Beatriz Sánchez

Itzuli

Collage bidezko bideo-sorkuntza.

Sarrera: Publiko guztiari irekia
Iraupena: 120 min.
Gunea: Zuzenekoak
Artista: Beatriz Sánchez

Erakustaldia

Irudien, ebakinen, aurkitutako objektuen, testuren eta zeramikazko piezen artxibo pertsonal batetik abiatuta, artistak eszenografia txikiak eraikitzen ditu, argia, mekanismo eta artefaktuekin aktibatzen dituena. Mahai gainean gertatzen den guztia harrapatu eta denbora errealean ikusten da, elementu horiek mugimenduan dagoen irudi bihurtuz. 

Gailu prekarioen hedapena, trikimailua eta magia aldi berean ikusteko aukera ematen duena: materialen manipulazio fisikotik hasi eta pantailan zuzenean emititzeraino.

Parte-hartzaileak

  • Beatriz Sánchez Artista bisuala
    Gehiago jakin

    Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua eta Pompeu Fabran Unibertsitatean, Arte Digitaletako masterra egina, Beatriz Sánchezek marrazkia, collagea, mihiztatzea eta bideo-sorkuntza uztartzen ditu bere lanean.

    Zinema aurreko mekanismoen —fantasmagoriak, trikimailu optikoak edo ikusmen-makinak— eta gaur egungo kultura digitalaren eraginpean, gif-aren, memearen, loop-aren edo “irudi pobrearen” dinamikak testuinguru fisikoetara eta zuzeneko ikus-entzunezkoetara eramaten ditu.

    Bilbon bizi da eta sorkuntza artistikoa bideoklipen errealizazioarekin eta museo zein jaialdietan ikus-entzunezko esperimentazioko tailerrak ematearekin uztartzen du.

    Beatriz Sánchez

Harpidetza-orria