Izena eman

Sarrera librea

ES EU

Irailak 22, asteartea

15:30 – 18:00

Aktibazio kolaboratiboa – Ehun-tapiza geldialdirako

Itzuli

Erritmoa jaisteko, kolektiboki sortzeko eta keinu partekatuaren bidez beste pertsona batzuekin konektatzeko gunea.

Sarrera: Publiko guztiari irekia
Iraupena: 150 min.
Gunea: Zuzenekoak
Dinamizatzailea:  Estudio Bokashi · Laura Marchante eta Libe Kerroum
Lankidetzan: Enara Bravo (Gertrude Kultur Elkartea) eta Estibaliz Berrio

Aktibazio kolaboratiboa

Jardunaldietan zehar, parte hartu nahi duten pertsona guztien ekarpenekin ehun-pieza handi bat osatzen joango da. Korapilo bat, puntada bat, oihal zati bat edo sormen keinu txiki bat esku askoren artean eraikitako obra baten parte izatera pasako dira. 

Aktibazio honek, jarduera artistiko bat baino gehiago, gelditzea, hitz egitea eta topaketa beste leku batetik bizitzea proposatzen du. Gune irekia, nahi duzunean parte hartzeko, beste parte-hartzaile batzuekin une bat partekatzeko eta jardunaldian zehar haziko den sorkuntza kolektiboari laguntzeko.

Parte-hartzaileak

  • Laura Marchante Estudio Bokashi
    Gehiago jakin

    Laura Marchantek sortzeko eta harremanak eraikitzeko beste modu batzuk ikertzen ditu, birsorkuntzatik eta natura-erritmoen behaketatik abiatuta.

    Estudio Bokashirekin batera garatutako JAUJA proiektu pertsonalaren bidez, etnobotanikari eta ilustrazioari buruzko dibulgazioa egiten du, komunitate-esperientzien eta baratzezaintza ekologikoko tailerren bitartez. BESEKen, tapiz kolektiboa bideratuko du Gertrude Kultur Elkarteko Enara Bravorekin batera.

    Estudio Bokashi

  • Libe Kerroum Estudio Bokashi
    Gehiago jakin

    Modarekiko eta gizarte-aktibismoarekiko lotura estuarekin, Libe Kerroumek biodiseinua eta haren ehungintza-aplikazioak ikertzen ditu, material jasangarri berriak aztertuz. Estudio Bokashitik, jantzien eta ingurumenaren inguruko topaketa eta hausnarketa kolektiborako kultura-guneak sustatzen ditu. BESEKen, bi jardunaldietan zehar bertaratutako pertsona guztien ekarpenekin osatzen joango den tapiz kolektiboa bideratzen lagunduko du.

    Libe Kerroum · Estudio Bokashi

  • Enara Bravo Gertrude Kultur Elkartea
    Gehiago jakin

    Enara Bravok feltro garaikidearen aukerak ikertzen ditu latxa artilea eta bestelako ehun-materialak erabiliz, memoriaren, tradizioaren eta gaur egungo sorkuntzaren arteko elkarrizketa sortzeko. Orozko landa-ingurunean garatzen du bere praktika artistikoa. Bertan Artiñano Etxea kudeatzen du —Gertrude Kultur Elkartearen egoitza—, eta jarduera hori Petra Tatuajes-en (Bilbon) handpoke teknikako tatuatzaile gisa egiten duen lanarekin uztartzen du.

    Gertrude Kultur Elkartea

    2017an Orozkon sortutako kultura-kolektiboa da. Formatu txikiko proiektuak sustatzen ditu sorkuntza garaikidearen, lanbideen, esperimentazio artistikoaren eta landa-ingurunearen arteko elkarguneak aztertzeko.

    Gertrude Kultur Elkartea 

  • Estibaliz Berrio Ehun-artisaua
    Gehiago jakin

    Estíbaliz Berrio ehun-artisaua eta patchwork irakaslea da, 1991tik ehungintzako teknikak irakatsi eta hedatzen dituena. 1995ean almazuelak eta patchwork-a ezagutu zituenean, bere ibilbidean inflexio-puntu bat gertatu zen. Harrezkero, etengabeko prestakuntza eta munduko hainbat lekutako profesionalen ikaskuntza uztartzen ditu.

    Hogeita hamar urte baino gehiagoko esperientziarekin, bere tailer-denda zuzentzen du Deustun (Bilbo). Bertan, ehungintzaren tradizioa gaur egungo ikuspegiarekin lotzen du, eta ikasle bakoitzari bere sortzeko modua aurkitzen laguntzen dio. 

    Estibaliz Berrio

Harpidetza-orria