Irailak 22, asteartea
Euskal Herriko kultura- eta sormen-ekosistemako emakumeen lana eta talentua ikusgarri egitea helburu duen elkarrizketa-podcasta.
Sarrera: Publiko guztiari irekia
Iraupena: 120 min.
Gunea: Podcast Gunea
Moderatzailea: Afrika Bibang
Femme Proiektua elkarrizketetan oinarritutako bideopodcasta da, Euskal Herriko arte-esparruan emakumeen talentua ikusaraztea eta haien ahotsak plazaratzea helburu duena.
Berta Vittersweet –gazteleraz– eta Afrika Bibang –euskaraz– artistek zuzenduta eta aurkeztuta, espazio seguru, intimo eta iragazkirik gabea eskaintzen du, non hainbat diziplinatako emakume sortzaileek beren sormen-prozesuak, beren lana eta bizi-ibilbidea partekatzen dituzten.
Formatuak diziplina ezberdinetako hiru gonbidaturen arteko topaketa eta elkarrizketa proposatzen du —horietako bat musika arlokoa—, guztiok ukitzen eta interpelatzen gaituzten hainbat gairen inguruan hitz egiteko. Horrela, esperientzia eta ikuspegi desberdinen arteko elkarrizketa hurbil, anitz eta irekia sortzen da.
Parte-hartzaileak
-
Afrika Bibang Pentagrama FestGehiago jakin
Euskal Herriko kultura- eta arraza-aniztasunaren erreferente nabarmenetako bat da Afrika Bibang, eta euskaraz abestu zuen lehen artista beltza izan zen. Etsaiak taldearekin edo Fermin Muguruzarekin aritu ondoren, bakarkako ibilbidean soul, reggae, afrobeat eta elektronika uztartu ditu —Entzun (2004), Nómada (2019), Ispiluaren Aurrean (2021)—. Bere musika aldarrikapen feministarako eta nortasun-harrotasuna adierazteko tresna ere bihurtu du
Itzuli