Izena eman

Sarrera librea

ES EU

Irailak 21, astelehena

16:00 – 18:00

Tailerra – Proiektu bat finantziatu, negoziatu eta mantendu

Itzuli
Izena eman hemen
Izen-ematea zabalik
Emakumeentzat soilik

Erabaki ekonomiko hobeak hartzeko eta proiektu jasangarriagoak eraikitzeko tresnak.

Sarrera: Aldez aurretik izena emanda
Edukiera: Gehienez 20 pertsona
Iraupena: 120 minutu.
Gunea: Tailerrak
Tailer-arduraduna: Jemima Cano · Doos Colectivo

Tailerra

Ekimen kultural eta/edo sortzaile bat garatzeko tresna estrategikoak behar dira, zure finantzen kontrola eduki ahal izateko, zure balioetatik bereizi gabe.

Tailer honek proiektu jasangarriak eraikitzeko egungo eredu ekonomikoak berrikustea proposatzen du, diru-laguntza publikoekiko menpekotasun esklusiboaz haratago alternatiba bideragarriak miatuz.

4D fluxonomian inspiratutako begirada kritiko baten bidez diru-sarrerak nola hibridatu eta zure lana elkarrizketa konplexuen aurrean nola defendatu aztertuko dugu, sektorean autoesplotazio-dinamikak desaktibatuz.

Zer ikasiko duzu tailerrean?

4D fluxonomia. Ekonomiarako sarrera, oparotasun kolektiborako tresna gisa. 

Forma juridikoa. Hobekien babesten zaituen egituraren azterketa (autonomoa, kooperatiba, elkartea edo SL). 

Eredu hibridoak. Dibertsifikazio-estrategiak diru-laguntzen, lankidetzen eta babesletzen artean. 

Benetako aurrekontuak. Kostuak zorrozki nola kalkulatu eta akats ekonomiko komunak nola ekidin. 

Negoziazio kontzientea. Zure tarifak defendatzeko eta muga profesional osasungarriak finkatzeko teknikak. 

SosteVIDAbilidad. Bost urterako ikuspegia duten finantzazio-planak eta eguneroko kudeaketa trikimailuak.

Izena eman hemen

Parte-hartzaileak

  • Jemima Cano Doos Colectivo
    Gehiago jakin

    Jemima Canok, Bilbon bizi den kultur kudeatzaile eta ekoizleak, tresna eraginkorrak, jasangarriak eta kode etikokoak bilatzera bideratutako arte eszenikoen ikuspegi integrala du. DOOS Kolektiboaren sortzailea da —handik ekoizten ditu Eva Guerrero konpainiako dantza-ikuskizunak eta kultur proiektuak kudeatzen ditu—, eta, horrez gain, artistak eta erakundeak finantzaketan eta lankidetzan aholkatzen ditu. Lan hori murgiltze-sorkuntzan eta audientzia-datuen analisian aplikatutako teknologiaren erabilerarekin konbinatzen du, eta Espacio Punto de Fugan publiko-programak koordinatzen ditu.
     

    Doos Kolektiboa. Bilboko kolektibo artistiko honek dantzako sorkuntza eta arte eszenikoei lotutako proiektu kulturalen kudeaketa uztartzen ditu. 

    Doos Colectivo

Harpidetza-orria