Irailak 21, astelehena
Tailerra – Kontakizunaren arkitektura. Zure proiektua nola posizionatu eta zabaldu
Itzuli
Nola eraiki diskurtso argi bat, ideia bat posizionatu eta pertsona eta erakunde egokiekin konektatu?
Sarrera: Aldez aurretik izena emanda
Emakumeentzat soilik
Edukiera: Gehienez 20 pertsona
Iraupena: 100 minutu.
Gunea: Tailerrak
Tailer-arduraduna: Nagore de los Ríos · EITB
Nola eraiki diskurtso argi bat, ideia bat posizionatu eta pertsona eta erakunde egokiekin konektatu? Identitatea duen proiektu batek bere balio diferentziala azaltzen jakin behar du, eta bere komunikazioa norentzat den kontuan hartuta egokitu: erakunde bat, kultur gune bat, deialdi bat, babesle posible bat edo kolaboratzaile bat, adibidez.
Tailer honek gune praktiko bat eskaintzen du kontakizun estrategiko bat diseinatzeko, aurkezpen-tresnak solaskide desberdinetara egokitzeko eta proiektu bat sormen-ekosistemaren barruan nola zirkularazi ulertzeko.
Kontakizun bereizgarria. Balio-proposamen koherentea eta identitatea duena eraikitzeko jarraibideak.
Helburu den publikoa. Zure mezua solaskidearen profilaren arabera egokitzeko teknikak.
Saltzeko tresnak. Txosten eta aurkezpen profesionaletarako diseinuaren egitura-gakoak.
Entrenamendu praktikoa. Zuzeneko dinamikak, minutu gutxitan zure aurkezpena entseatzeko.
Ikuspegi sektoriala. Programatzaile eta erakundeek benetan zer bilatzen duten jakiteko gakoak.
Parte hartzeko beharrezko materialak
Mugikorra edo ordenagailu eramangarria.
Norberaren proiektu bat, hasierako fasean dagoena edo dagoeneko ibilbideren bat duena.
Izanez gero: dossierra, aurkezpena, deialdiaren testua, proiektuaren deskribapena edo une honetan erabiltzen den pitch-a, formatu digitalean edo inprimatuta.
Parte-hartzaileak
-
Nagore de los Ríos EITBGehiago jakin
Espainiako erakunde eta komunikabideen eraldaketa digitalean aitzindari izan diren profesionaletako bat da Nagore de los Ríos. Bi hamarkadatik gora daramatza berrikuntza, herritarren parte-hartzea eta produktu digitalen garapena ardatz dituzten proiektuak zuzentzen.
EITB.eus-eko eta taldeko Estrategia Digitaleko eta Sare Sozialetako zuzendari gisa, teknologia aldaketarako eragile bihurtu du, pertsonak beti erdigunean jarrita.
Dibulgatzaile eta hizlari gisa, adimen artifizialari, lidergoari, komunikazioari eta antolakuntza-kulturari buruzko esperientzia partekatzen du, erakundeei ingurune digitalaren erronkei aurre egiten laguntzeko.
Nagore de los Ríos · EITB