Izena eman

Sarrera librea

ES EU

Irailak 21, astelehena

12:00 – 14:00

Podcasta – Femme Proiektua · Berta Vittersweet

Itzuli

Euskal Herriko kultura- eta sormen-ekosistemako emakumeen lana eta talentua ikusgarri egitea helburu duen elkarrizketa-podcasta.

Sarrera: Publiko guztiari irekia
Iraupena: 120 min.
Gunea: Podcast Gunea
Moderatzailea: Berta Vittersweet

Podcasta

Femme Proiektua elkarrizketetan oinarritutako bideopodcasta da, Euskal Herriko arte-esparruan emakumeen talentua ikusaraztea eta haien ahotsak plazaratzea helburu duena.

Berta Vittersweet –gazteleraz– eta Afrika Bibang –euskaraz– artistek zuzenduta eta aurkeztuta, espazio seguru, intimo eta iragazkirik gabea eskaintzen du, non hainbat diziplinatako emakume sortzaileek beren sormen-prozesuak, beren lana eta bizi-ibilbidea partekatzen dituzten. 

Formatuak diziplina ezberdinetako hiru gonbidaturen arteko topaketa eta elkarrizketa proposatzen du —horietako bat musika arlokoa—, guztiok ukitzen eta interpelatzen gaituzten hainbat gairen inguruan hitz egiteko. Horrela, esperientzia eta ikuspegi desberdinen arteko elkarrizketa hurbil, anitz eta irekia sortzen da.

Femme Proiektua 

Parte-hartzaileak

  • Berta Vittersweet
    Gehiago jakin

    Berta Vittersweet Bilboko abeslari eta konpositorea da, soula, reggaea, rapa eta 90eko hamarkadako R&B-a uztartzen dituen estiloa duena. Txikitatik hasi zen artearen munduan, eta 15 urte zituela gaixotasun larri bati aurre egin zion. Bizipen horrek bere izaera borrokalaria eta musikarekiko lotura sakona indartu zituen. 2011n hasi zuen bere ibilbide profesionala Novatoren korista gisa, eta, ondoren, Rayden eta Gordo Master bezalako erreferenteekin kolaboratu zuen.

    Choose The Love bere lehen LPa kaleratu ondoren —Saúl Santolaria eta Antonio Garamendi ekoizleekin egindako lanaren emaitza—, bere estiloa zuzeneko emanaldietan garatzen eta hainbat formatutan eboluzionatzen jarraitzen du.

    Berta Vittersweet

Harpidetza-orria